Berrogeialdian etxean sor daitezkeen egoeren inguruko argazki lehiaketa antolatu du Zestoako Mintzalagunek

Etxeko konfinamenduan sor daitezkeen egoera dibertigarriei argazkia atera eta mezu labur batekin lagunduta, gainontzeko herritarrekin partekatzera animatu ditugu Zestoako Mintzalagunak eta Zestoako AEK-ko ikasleak. Horretarako, argazki lehiaketa antolatu dugu.

Lehiaketan parte hartzeko azkenengo eguna apirilaren 3a izango da, eta argazkirik onenak saria jasoko du.

Parte hartzeko 670 420 048 telefonora edo zestoa@aek.eus helbidera bidali behar dira argazkiak.

Etxean egonagatik ere, AEKn lanean jarraitzen dugu eta martxan ditugu bai eskolak, baita Mintzalagun taldeak ere. “Gure lankide baten etxeko argazkia duzue adibide gisa: Etxean, kaosaren xarma“.