Albisteak

Bertso afaria egingo dute Errezilen, Bertso Urtie egitasmoaren barruan

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak martxan jarritako Bertso Urtie egitasmoak aurrera darrai. Bailarako bertso mugimenduari astindu bat emateko asmoz, bertso saio ezberdinak antolatzen ari dira azken hilabeteotan.

Hurrengo zita Errezilgo Letea jatetxean izango da, urriaren 22an, 20:30ean hasita. Bertso afari batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Iker Zubeldia eta Maialen Akizu arituko dira bertsotan, Itzeder eta Aizpurutxo trikitilarien laguntzarekin. Izena aurrez eman beharko da jatetxean bertan edo 943 812 887 telefonoan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide