Albisteak

[BIDEOA] Kepa Martinez de Albenizi omenaldia zuzendari bezala Zestoako Bandan egindako azken kontzertuan

Ostiralean Bandak soinu-banden kontzertua egin zuen eta Kepa Martinez de Albeniz zuzendariaren azken kontzertua izan zen, taldean 16 urteko ibilbidea egin ondoren.

Kiroldegiko aterpean ilunpetan, partiturak bakarrik argiztatua, film ezagunen irudiak proiektatu zituzten, haien soinu-bandak jotzen zituzten bitartean. Guztiak Hans Zimmer konpositoreak sortutakoak kontzertu monografikoa baitzen.

Amaieran, Zuzendariari eskertza hitzak eta opariak luzatu zizkioten bandako kideek eta Udaleko ordezkariek. Ikusi ekitaldia hurrengo bideoan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide