Albisteak

Bizitza plataformak topaketak egingo ditu hilaren 11n Zestoan

Bizitza plataformak Plazaz plaza ekimenaren baitan topaketa bat egingo du irailaren 11n Zestoan, Covid-ari beste begirada bat lelopean. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta hitzaldiez gain, musika eta solasaldirako uneak ere izango dira.

Topaketa honetan, “informazioa jendearen eskura” jarri nahi dutela azaldu dute antolatzaileek. Zestoa kokapen “oso ederrean” dagoela diote, “hiriburuetatik gertu” eta horregatik aukeratu dutela herria topaketak egiteko. “Iraila hasieran indarrak batzea beharko dugu, mugimenduak hasiko dira eta berriz topa egitea ondo etorriko zaigu” esan dute.

Egun osoko egitaraua

Goizeko 11:00etan, ongi etorri ekitaldia egingo dute Laranjadi plazan. 11:30ean, Nekane Jurado ekonomialariak eta Elena Egiguren abokatuak hitzaldia eskainiko dute. 13:00etan, berriz, Mikel Altzuart eta Xabier Silveirak bertso saioa eskainiko dute. Eguerdian bazkaltzeko paradatxoa egingo dute Lau Iturrin eta solasaldirako unea ere izango da. Arratsaldeko 18:00etan, Juanjo Martinez medikua eta Jon Ander Etxeberria biologoaren solasaldia izango da frontoian. Azkenik, 19:30ean, musikarekin emango diote amaiera egunari.

Egitarauaren kartela:

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide