Albisteak

“Buruarinak familian” tailerra antolatu du Udalak lau urtetik gorako haurrentzat

Haur eta gaztetxoei begira antolatutako ikuskizun sortari amaiera emateko, irailaren 6an “Buruarinak familian” tailerra egingo da kiroldegiko aterpean. Udaleko Gazteria sailak Guraso elkartearekin elkarlanean antolatu du ekintza. Lau urtetik gorako haurrek eman ahal izango dute izena eta tailerra egiten lagunduko dion heldu batekin joan beharko du haurrak. Bi orduko tailerrak izango dira eta hiru txanda egongo dira aukeran; 12:00etatik 14:00etara, 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Abuztuaren 28a baino lehen egin beharko da izen ematea Gaztelekuko WhatsApp zenbakira mezua bidalita 688 684 029. Izena ematerako orduan, txanda aukeratzeaz gain, zein buruarin egingo duen haurrak ere esan beharko da.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide