Nire mundutikUrte berriari bidaia berri batekin ekin diot. Hiru herrialdeetan izango naiz, Nepal, Filipinak eta Australia. Herrialde hauetako bizipenak elkarbanatuko ditut tarteka, ez dakit zein forma hartuko duten, batzuetan agian argazki soilak, besteetan milaka hitz.
Bidaia izan da komunitatean nire txokoa irekitzearen arrazoia, baina bidaiaz gain ez dut baztertzen nire mundutik ateratzen den edozein perla(da) elkarbanatzea.