Eguzki Xuri kontzertuaz gozatu zuten atzo Sastarraingo harrobira gerturatutakoek
Danbolin— 2023-07-17Hainbat aldiz hitzordua atzeratu beharra izan bada ere eguraldia tarteko, atzo, azkenean, izan zen emanaldia. Ezagutzen ez ditugun arrazoiak tarteko, ez zen harrobiko hormako dantzaririk izan, baina, leku paregabean eta musikari bikainekin, gozatu ederra hartu zuten Sastarrain bailarara bertaratu zirenek.World Weather Network larrialdi klimatikoari ahotsa jartzen dion arte agentzia independenteen sareak antolatu zuen emanaldia Artingeniumen bitartez. Juantxo Zeberio musikariak sortutako bidaia musikalean Maddi Oihenart, Miren Narbaiza (Mice) eta Olaia Intziarte abeslariak; Hari laukotea & harpa, eta Hernaniko Dakapo abesbatza entzuteko aukera izan zen.EITB “Oholtzan” saioan eskaintzekotan da kontzertua, ETB1en eta eitb.eus-en.