Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Kalekatu Elkarteak taldeko logoa sortzeko marrazki lehiaketa jarri zuen martxan duela aste batzuk. Enara Beristain arroarrak irabazi du lehiaketa eta berak egindako marrazkia erabiliko dute elkartearen logo gisa aurrerantzean. Atzo, asteazkena, egin zuten sari banaketa Arroabeko eskolako atarian.
Arroabeko bost gaztetxok hartu dute parte lehiaketan. Atzo, asteazkena, egin zuten sari banaketa Arroabeko eskolako atarian eta parte hartzaile bakoitzari opari bana eman zieten. Elkarteko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaile guztiei eta bereziki, Arantxa Osa Arroabeko eskolako zuzendariari.