Albisteak

ETB2ko ‘Tu al norte y yo al sur’ saioa Zestoan grabatuko dute, eta herritarrak behar dituzte probetan parte hartzeko

‘Tu al norte y yo al sur’ izeneko telebista saioaren bigarren denboraldia Zestoan grabatuko da. ETB2 katean emitituko den saioaren grabaketa abuztuaren amaieran izango da.

Andaluziako koadrila bat etorriko da Zestoara, eta beraien bizipenak kontatuko ditu ‘Tu al norte y yo al sur’ saioak. Partaideek hainbat proba jokatuko dituzte eta proba horietan parte hartzeko herritarrak behar dituzte. Programan parte hartu nahi dutenek 679 400 100 telefonora deitu edo mezu bat bidali beharko dute. Horretaz gain, abuztuaren 9an telebista saioko arduradunak Zestoako Kultur etxean izango dira 12:00etatik 14:00etara.

Esteka honetan duzue ‘Tu al norte y yo al sur’ saioaren webgunea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide