Albisteak

Etorkizuna Sortzen: 3000 gaztek “Feel My Way” Kooperatiba Zestoarrak sortutako programan parte hartuko dute

Feel My Way kooperatibak Etorkizuna Sortzen programa jarri du abian Euskal Herriko 3.000 gazterentzat. Programa honen helburua autoezagutza indartzea eta parte-hartzaileak ikasketa profesionaletara bideratzea da.

Maiatzaren 19tik 24ra burutuko da programa eta Gipuzkoako 15 zentrok, Bizkaiko 14k, Arabako 4k eta Nafarroako 3k parte hartuko dute. Programak nerabeek beren bokazioa deskubritzea du helburu.

Horretarako nerabeek euren noranzko profesionala deskubritzeko, aspektu desberdinak landuko dituzte lau saio desberdinetan.

Lehenengo saioak auto-ezagutza du ardatz eta helburua da norberak bere barrualdearekin konektatzea.
Hori, mahi joko batean oinarritutako jolas baten bitartez egingo da, eta bakoitzak bere gaitasun eta inteligentzia ezberdinak esperimentatuko ditu. Jokoan zehar ondorioztatuko duten informazioarekin, mapa pertsonala sortuko dute.

Bigarren saioan inspirazio-iturriak landuko dituzte.
Nerabe bakoitzak bere buruarekin konektatzeaz gain, inguruko errealitatea ezagutuko du. Saio honetan, inspirazio iturriak erabiliko dituzte; hau da, munduan zehar inpaktu positiboa sortzen ari diren pertsonen testigantza eta hausnarketa txikiak ezagutuko dituzte.

Hirugarren saioan, eurek gizartean egin ditzaketen ekarpenetan sakonduko dute.
Horretarako, orain dela bi urte Palmako sumendiarekin bizitako larrialdi egoeran oinarrituko dira. Egoera horri aurre egin ahal izateko egin beharrak zein diren identifikatuko dituzte.

Laugarren eta azken saioan, esperimentazioa landuko dute.
Jardunaldi honetan,ordubeteko iraupena izango duen erronka bat aurkeztuko zaie. Modu horretan, aurreko saioetan ikasitakoa praktikan jarriko dute.

Etorkizuna Sortzen programa, lehiakorra izango ez den arren, izandako parte hartzea kalitatezkoa izan dela ziurtatzeko, laugarren erronkak ondo osatu dituztenen artean, maiatzak 30ean, 300 euroko 5 sari banatuko dira orientazioan inbertitzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide