Albisteak

Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko mosaikoa egingo du Sarek larunbatean, plazan

Sarek urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zuen manifestazioa bertan behera utzi duela iragarri zuen duela egun batzuk. Hala, mobilizazio bakarra egin beharrean, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako herrietan zehar mobilizazioak egingo dira. Zestoan “Etxera” mosaikoa egingo dute, arratsaldeko 18:30ean plazan. Zestoako Sareko kideek azaldu duten 140 lagun inguru beharko dituztela mosaikoa egiteko eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Sarek azaldu du Bilboko mobilizazioa bertan behera gelditzen den bigarren urtea dela eta erabaki hori hartzea ez dela erraza izan. Nahiz eta deialdian aldaketak egin, sarek azaldu du euskal presoen eskubideak aldarrikatzen jarraitzea ezinbestekoa dela: “Urtarrilaren 8 honetan inoiz baino beharrezkoago ikusten dugu aldarrikapena bizirik mantentzea eta Euskal Herriko herri guztietako kaleak betetzea bidea egiten jarraitzeko: bizikidetzarako bidea, bakerako bidea, etxerako bidea”.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide