Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da ostiralean

Hileko azken ostirala izanik, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko kontzentrazioa deitu du Zestoako Sarek ostiralerako. Neguko ordutegira itzuliko dira hitzorduak. Hori horrela, arratsaldeko 19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan.