Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Arineketan’ diskoaren aurkezpena

2020-09-19 @ 7:00 pm

Ariñeketan Iñaki Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak oinarri hartu eta gauregunera ekarri dituzte. Umorez, tradizioa eraberritzeko asmotan, sorkuntza propioak gehituz. “Dantza” izanik abiapuntu, Haatik dantza konpainiako lagunak izango dira ikuskizunaren gidari eta musikari taldea osatuz Ainara Ortega abeslria, Xabier Zeberio biolinjolea eta Agate Amilibia txelo-jotzailea. Argitaratu berri den diskoaren lehen aurkezpena izango da. Betiko dantza eta kantak itxuraldaturik. “Dantza dezagun ba, dantza”.

Xehetasunak

Data:
2020-09-19
Ordua:
7:00 pm



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide