Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Bihotz birika bizkortzea nola egin jakiteko ikastaroa Arroabean

2019-05-21 @ 8:00 am - 5:00 pm

Bihotz biriketako gelditzea, zirkulazio eta arnasketaren ustekabeko gelditzea da, eta itzulgarria izan daiteke lekukoek bihotz birika bizkortzea erabili ezkero. Arroarrok, ikastaro baten bitartez hau egiten ikasteko aukera izango dugu.
Gipuzkoako herri eta auzo asko, Arroa adibidez, laguntza profesionala eman ditzaketen osasun zerbitzuetatik urrun daude (anbulantziek 10-15 minutu behar dituzte heltzeko). Horrela, herri eta auzo horietan horrelakorik gertatu ezkero guk geuk egin ditzakegun ekintzek asko baldintzatuko dute pertsona horren biziraupena.

Donostia Unibertsitateko bost erizainen proiektu bati esker, Arroa Oinarrizko Bihotz-Birika Bizkortzea nola egin behar dugun azaltzeko adin guztietako pertsonei zuzendutako 2 ORDUKO, 2 EGUNETAKO ikastaro bat antolatuko dugu SAKULUPE GURASO ELKARTEAK.

MAIATZAK 20-21, ARRATSALDEKO 18:30-20: 30
Anima zaitezte, edozeinen bizitza salbatzen ikas dezakezue.
Izen ematea guraso elkarteko korreora idatziz sakulupe@gmail.com edo Txomin tabernan jarriko den zerrendan.

Xehetasunak

Data:
2019-05-21
Ordua:
8:00 am - 5:00 pm



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide