Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Edadetuen eguna. Txistularien alardea

2022-09-04 @ 8:00 am - 5:00 pm

Pili Alkortaren margolanen erakusketa (11:30 – 13:00 ; 17:00 – 19:00)

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

12:30. Meza Nagusia.

13:00. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Angeles Jiménez Espada eta Jose Luis Galdona Astigarraga izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 eta 88 urte bitarteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie, Laranjadi plazan.

14:30. Jubilatuen bazkaria.

19:00. Txistulari alardea, kiroldegian. Antolatzailea: Zestoako Idiakaitz Txistulari taldea.

Parte-hartzaileak: Euskal Herriko txistulariak; Zumaiako San Pedro Abesbatza (zuz. Amaia Aldalur); Jagoba Astiazaran txistulari bakarlaria; Eñaut Elorrieta abeslaria; Roberto Moso abeslaria; Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslariak; Itxaropena dantza taldea; Eider Mendizabal eta Peio Nuño (Joxe Mari Orbegozoren “Dantzaki” dantza eskolako dantzariak); Zestoako batukada taldea (zuz. Adrian Larrañaga); Aitor Furundarena akordeoilaria; Metal boskotea.

Ikuskizunaren zuzendaria: Garikoitz Mendizabal Etxeberria.

Xehetasunak

Data:
2022-09-04
Ordua:
8:00 am - 5:00 pm



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide