- ekitaldia hau amaitu da.
Ezpalak eta Rodeo
2020-09-05 @ 7:00 pm
2019an Zestoan sortutako taldea da “Ezpalak” eta Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Bulego-ko Xabi Arrietak osatuta dago. 2020ko neguan aterako da beraien bigarren diskoa eta bertan Fuzz soinuak, psikodelia, punk-a edo pop doinuak aurkitu ahal izango dira, besteak beste. Nahiz eta 90. hamarkadako taldeen eragina nabarmena izan euren lehen lanean, bigarren diskoan eragin hori diluituagoa dagoela ikus dezakegu, rock erritmo dantzagarriak bihurtuz disko berriaren bizkar hezur.
Zestoan sortutako talde bat da “Rodeo”. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu zuten. 2019Ko urte bukaeran 4 abestiko EP bat grabatu berri dute.
Egin zaitez bazkide