Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Grises eta Elira

2020-08-29 @ 7:00 pm

Grises talde zestoarra bueltan da. Geldialdi baten ostean indarberituta datoz zortzi abestiko “Talisman” lan berriarekin. Uda ostean kaleratuko den seigarren disko honetan egitura klasiko eta elektronikoa garbiena alde batera utzita orain arte landu gabeko soinuak bilatu nahi izan dituzte, iraganeko formulak ez errepikatzeko eta erritmo indartsu, fresko eta sendoak lehenesteko. 2021. urtean gainera “El hombre bolígrafo” lehen lanaren 10. urteurrena ospatuko du taldeak, iraganaren melodiari begira baina oraina ospatzeko asmoz egindako zuzenekoarekin. Baietz aldakak eta burua astindu.

Eilira, indie rock musika estiloa garatzen duen talde zestoarra da. Askotan gertatzen den bezala, talde honen sorrera ere lagun talde baten musika sortzeko nahiak bultzatu du. Partaideak, Beñat Etxabe (haizeak eta teklatua), Janardana Iglesias (bateria), Manex Larrañaga (gitarra eta koruak), Ander Sorazu (ahotsa) eta Ander Telleria (baxua) dira. Elkarrekin haziak, musika talde honek beraien artelp laguntasunak sortzen duen giro paregabea azaleratzea lortu du kantu ezberdinen bitartez.

Xehetasunak

Data:
2020-08-29
Ordua:
7:00 pm



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide