Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

[SANKRISTOBALAK NARRONDON]

13 uztaila

10 Asteazkena
· 8:00 Suziria jaiei hasiera emateko.
· 11:00 Herri meza.
· Ondoren hamaiketakoa.
· 16:00-20:00 gaztetxoentzat puzgarriak eta txokolatada.

12 Ostirala
· 19:00 Inguruko baserrietako sagardoen dastaketa pintxoekin, karpan.
· 21:00 Izen eta alabier trikitilariak.

13 Larunbata
· Mus eta eskoba txapelketak.
· · · Izen ematea 15:00 eta hasiera 15:30.
· · · Bikoteko 25 euro ordaindu beharko da musean eta 12 euro eskoban.
· 20:30 Sardina jana.
· · · Sardinak doan eta saiheskia eta edariak ordainduta.
· 22:30 Fan & Go erromeria.

14 Igandea
· II. Artisau azoka eta taloak. Egun guztian zehar Jagoba eta Maddalen trikitilariak.
· 12:30 Herri Kirol jaialdia.
· · · Aizkoran Julen Gabilondo eta Suharri Paolla, Ugaitz Mugerza eta Arantza Mugerzaren aurka.
· · · Egin beharreko lanak: aizkoran 8 enbor etzanda eta 2 enbor zutik, trontzan 8 enbor eta korrika 20 itzuli.
· · · Harri jasotzen Karmele Gisasola, Aritz Norde eta Urdax.
· 14:00 bertso bazkari herrikoia Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin.
· · · Izena emateko 639332782 zenbakira deitu edo batzordeko norbaiti jakinarazi.
· · · Bertan prestatutako paella + bakailaoa tomate eta piperrekin + tarta, izozkia eta kafea (30 euro) edo paella eta izozkia (6 euro).
· Jarraian Jagoba eta Maddaren trikitilariak.

Xehetasunak

Data:
13 uztaila

Egoitza

Narrondo



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide