Albisteak

Ez da kasu positiborik atzeman azken 24 orduetan Zestoan

Osasun Sailaren datuen arabera, PCR probetan ez dute kasu positiborik atzeman azken 24 orduetan Zestoan. Joan den asteko eta asteburuko datuak kontuan hartuta, 28 dira  kasu positiboak herrian.

“Azken 48 orduetan kasu positibo bakarra egon da. Egia da baita ere, lehen ez zehatzak ziren kasuetatik hiru positibo berri ere atera direla gaur goizean” esan du Mikel Arregi Ertxin alkateak. Arregiren esanetan, gaurko emaitzak “baikorrak” dira eta momentu honetako argazkia “positiboa” da. Datu hauek egoera “egonkortuta” dagoela erakusten dutela azpimarratu du. Transmisio komunitariorik ez dela egon ziurtatu du eta Udala azken egunetan hartutako neurriak altxatzen hasiko dela. Tabernen irekierari dagokionez, gaur arratsaldean tabernariekin hitzordua duela esan du Arregik eta orduan hartuko dutela erabakia. Ekipamendu publikoak, berriz, aurrerago zabalduko dituzte.

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide