Albisteak
Fantasia DA, zestoarrak ere durangoko azokan
— 2023-12-06Beste urte batez, abian da Durangoko Azoka. Bost eguneko iraupena izango du, gaurtik hasita igandera arte. Goizeko 10:30etik, arratsaldeko 20:00ak arte irekiko ditu ateak egunero eta aurtengoan ere zestoarren presentzia bertan izango da.
Ahotsenea Literatura gunean, 2023ko abenduaren 8an, 19:00etatik 19:30era, Jon Artanoren “Juana” aurkeztuko da, gainera, egun berean, Jon Artanok bere liburuaren aleak sinatuko ditu 17:00etatik 19:00etara.
Haur literaturaren arloan, Alazne E. Iparragirre arroarraren, “Familian asko gara” liburua, 1545 argitaletxearen postuan egongo da eskuragarri. Bizipen errealetik abiatuta, familia eredu ezberdinak islatu ditu kontakizunean, haur arrazializatu bat protagonista izanda. Azoka ondoren, Txara kooperatiban izango da eskuragarri liburua nahi duenarentzat.
Nerea Mendizabal, Komunikazio ez bortitza eta familia harremanetan adituak, stand propioa izango du Barrenkaleko 52an. Bertan zestoarrak idatzitako hainbat argitalpen izango ditu eskura, Ataska edo Aska, Zutani jokoa edo Komunikazio ez bortitzaren gida besteak beste.
Musika ere azokaren parte indartsua da, eta zestoarren materialak ere izango dira aurten. Ezpalak, Ke Lepo, Rodeo eta Inoizez taldeen diskoak egongo dira presente. Baita Garikoitz Mendizabalek, irailan kaleratutako Sustraien Matxinada (roots rebellion). Jagoba Astiazararen “Zaharrak berri” disko berria ere Durangon egongo da. Euskal kantu zaharrak artista ezberdinen ahotsetan entzuteko aukera. Beraz etxean erosi ez baditugu, Durangotik etxera ekar ditzakegu sorkuntza lan hauek.
Azkenik, pasa den ostiralean aurkeztu zen “Amillubi Lurra Taupaka” proiektua, azokan ere aurkezutuko dute Biolur elkarteak eta Argiak. Talaia Landakogunean izango da aurekezpena ostiralean, 15:30etik 16:00era.
Egin zaitez bazkide