Gaizki ulertu bat argitzen
— 2022-03-14Orain dela pare bat aste, taldekide batek, Sastarrain baserri eskolaren zalditegi inguruan aurkitu zuen katu bat oso egoera kaxkarrean. Bi aldiz pentsatu gabe albaitariarengana eraman zuen sendatzeko asmotan. Ordu batzuk beranduago, albaitariak deitu zion berririk txarrenarekin: katuaren egoera kaxkarrean zegoen, inmuno-positiboa gaitza zuelako. Gaitz horren ondorioa sufrimenduz beteriko heriotza luzea da. Katuaren egoera albaitariarekin hitz egin ondoren eta katuaren bizi kalitatea hobetzerik ez zegoela ikusita, lokartzea erabaki zen, ez baitu inork merezi agonia bat luzatzerik.
Hau dena igaro eta egun batzuetara, taldekide bati, andre bat gerturatu zitzaion oso haserre, esanez, katua hil geniola. Taldekide honek ez zekien ezer katuaren kontuaz. Oso minduta joan ziren bertatik bera eta bere familia, ez baitzekiten zeri buruz ari zen andre hori.
“Argitu da”, gaizki ulertua. Esandako andre honek, katua jaso zen inguruko katuei jana ematen die, taldekide batek ezagutzen zuen eta esan zion andre honi, katua lokartu beharra izan zela ez zuelako esterilizazioko ebakuntza gaindituko. Hemen dago hanka sartzea, gure boluntario lanik gehien katuak antzutzea baita, katu populazioaren igoerarik ez izateko herrian batik bat. “Katuaren egoera oso txarra zelako eraman zen”. Pentsatzen genuen norbaitek jana ematen ziela eta antzutzea pentsatzen bazen, aurrez, baimena eskatzea. Nabarmena zelako, zenbat sufritzen zegoen eta garaia iritsi zela, sufrimendua alde batera uzteko.
Guk ulertzen dugu haserrea eta gogorra izaten da enpatia dugunok animaliekiko, agurtu gabe joaten direnean.
Kalekatu elkartetik, gure doluminak eman nahi dizkiogu andre honi. Gaizki ulertuak argitu eta garbi utzi gure boluntario lanaren helburua animalien ongizatea dela, horretarako batzuetan, kasu honetan bezalaxe, erabaki gogorrak hartu behar izaten dira, beti animalien bizi kalitatea lehentasuna da.
Gurekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, Udalaren arkupetan duzue informazio guztia.
Egin zaitez bazkide