Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Larunbatean ospatu zuen bere urteurrena Gaztetxeak, nahiz eta eguraldiak programatutako mendi irteera bertan behera uztera behartu zuen. Eguna bazkari gozo batekin hasi zen Gaztetxean. Arratsaldean, euriak ez zuen umore ona gelditu, batez ere Amarru elektro-txarangak jendetza erakarri zuenean kaleetara dantzatzera eta gozatzera.
Ospakizuna Gaztetxean amaitu zen, bertako Enbata Lorade, Etxekalte eta Bassagain taldeen musika emanaldiekin.
