Gosari Teknologikoak Industria 4.0 “Blockchain Teknologia” lemapean

Iraurgi Berritzenek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Gosari Teknologikoak: IKASIZ 4.0 antolatu zituen Martxoak 5etik aurrera bi helburu nagusirekin:

  1. Alde batetik Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez, IKASIZ proiektuarekin jarraitu, non bere helburua eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, eta praktika onak partekatzea, elkarren arteko ikasketa prozesuak bideratuz.
  2. Bestetik, 2019an identifikatutako etorkizuneko joera teknologikoek eta bereziki eskualdeko enpresen negozio ereduetan eragina izango dutenak landuz.

Lehen jardunaldia, DigiTalentu enpresa adituaren eskutik Serbitizazioaren ingurukoa izan zen Martxoak 5ean, bertan, gai honetako adituez gain, enpresa esperientzi desberdinak azaldu zirelarik. Bigarren jardunaldi bat  ere egin zen gai hauetan sakonduz Maiatzak 7an, azken hau online moduan, Covid 19ak eragindako egoera zela eta.

Joera teknologiko hauetan sakontuz, beste bi ekitaldi telematiko antolatuko ditu Iraurgi Berritzenek, Blockchain Teknologia izango delarik landuko den gaia bi saio hauetan. Datorrean asteartea, Uztailak 28an ospatuko da lehen online saioa, goizeko 09:00etatik 10:00etara, eta gai honetan interesatuta dauden eskualdeko enpresei gonbidapena luzatu nahi die garapen eta berrikuntza agentziak, bertan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Eneko Knörr aditua, izango da teknologia hauen berri emango duena, Blockchainen eragin handiena duen espainiako pertsonetako bat alegia. Euskal Herriko Unibertsitateak ohorezko irakasle izendatu zuen aurreko urtean, eta IE Business Schooleko irakasle elkartua da Blockchain, kriptomoneta ekintzailetzarekin lotutako ikasgaietan.

Parte hartzeko interesa izanez gero, deitu 688 62 01 44 telefonora.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide