Albisteak

GRI Castings enpresako aldi baterako erregulazioa baliogabetzat jo du auzitegiak

Argazkia: gri.com

ELA sindikatuak jakinarazi du GRI Castings enpresan aldi baterako lan erregulazio espedientea aplikatzeko erabakia baliogabetzat jo duela auzitegiak. “Aldi baterako lan erregulazioak 2022ko abenduaren 31ra arte irauten zuen, eta, beraz, gaur egun enpresak ezingo luke aldi baterako lan erregulazioa aplikatu” azaldu du sindikatuak.

ELAk adierazi du, epaiaren argudioaren arabera, zuzendaritzak ez duela “fede onez jokatu” kontsulta aldian, eta hori “legez ezinbestekoa” dela: “Zehazki enpresak kontsulta aldia iraupen laburrekoa izatea eragin zuen, ia Aste Santuarekin batera. Gainera, ez ziren behar adina agiri aurkeztu” esan du.

Sindikatuak GRIko langilean zoriondu eta epaia ospatu du, eta ELAko zerbitzu juridikoek prozesu osoan emandako argudioak berresten dituela nabarmendu du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide