Gurutze kaleko 3. zenbakiko bizilagun batek beraienganako indarkeria salatu du

Gurutze kaleko 3. zenbakiko bizilagun batek honako testu eta argazkiak bidali ditu “Indarkeria Zestoan” izenburupean:

Legeak dionez Gurutze kaleko 3. zenbakian kokatzen den lokala helburu komertizaletarako eraikia izan zen. Oraingoa ez da lokal honen inguruan gai hau agertu den lehengo aldia, larriena bai. 2017ko Azaroaren 19an, lokal hau okupatu (arduradunak “Okupa” hitza ere erabili baitzuen) duten gazte batzuk arrautzak bota dituzte Gurutze kaleko 3 atariko lehengo pisuko lehioetara.

Lokalak ez zituen arauak betetzen eta bizilagunek ezin zuten lokaleko gazteek sortzen zuten zarata jasan. Erantzuna: Indarkeria. Bai. Hasieratik legea bete nahi izan ez duten batzuk, hizketa personala eta manipulatzailean baliatuz, euren jarrera indarkeriarekin erabaki dute. Bost axola bizilagunak, ingurumena, bizikidetasuna eta harmonia; indarkeria beti da aukera.

Hona hemen galdera batzuk: Ahozko edo gorputz-idarkeria, noiz agertzen da personen arteko elkartzearen ardatza lojika denean? Persona batek lojika baztertu eta gertaera bat eraso personala bihurtzen duenean? Bere arazo personalak konpondu beharrean gatazka sortu behar duelako eta gazte batzuk gatazka horren gaizkide bihurtu? Ze eratako jaraunspena jaso dugu herriko azken
hamarkadengandik? Ze ikasi dugu? Indarkeria soluzioa dela? Non galdu da adimena? Hain zaila ahal da landugabeko jarrera batzuk behin eta betirako amaitutzat jotzea? Politikak ze garrantzia du gure herri txikian? Noiz agertzen da politika gure portaera naturalean? Ezin ahal da politikaren existentzia gabe arnastu? Madrileko deabruek menderatzen duten beldurrak ba ahal du ordezkaririk gure herrian? Ezin ahal dira lapurrak eta indarkeria hizkuntza bihurtzen dutenak alde batera utzi, eta zoriontasun zatia lortu? Haserrea ezin ahal da leundu, eta gure gizarte mugatua
hobetu? Ezin ahal dugu maite dugun hizkuntza edertasuna adierazteko erabili, pankartak betetzeko erabili beharrean?

Herri eta kale txiki batetako bizilagunek ez omen dute euren zoriontasun zatia (normaltasuna) lortzeko eskubiderik. Norberekoikeria beti nagusi. Inguruguneak ez du garrantzirik. Helburua mindu eta kalte egitea da. Nork nori egiten dio kalte, lojika ardatza bada?

Azkeneko galderak. Zein izango da lerro hauen erantzuna? Gurpilak zulatu? Eraso fisikoari eutsi? Gure errealitateak eskeintzen dituen aukerak besterik ez dira.

Julio Vila Albert




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide