Etxean dauden haurrentzako ariketa proposamena

Koronabirusa dela eta prebentzio neurri modura eskolak itxi dituzten honetan Danbolinetik proposamen bat etxean dauden haurrak entretenituz ariketa bat egiteko:

Gure haur eta gaztetxoen kontzientziazio bonbilla piztu nahirik ekintza desberdinak proposatuko ditugu Danbolinetik Udala eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean osatuko dugun sentsibilizazio kanpaina baten baitan. Horietako bat erakusketa edo instalazio bat izango da. Plastikozko pote eta botila garbiak birziklatuz itsaso bat sortu nahi dugu. Zuk ere parte hartu nahi? Hiru eskulantxo ezberdin egingo ditugu.

Kontutan hartzekoak:

1.- Edozein adinetako pertsonak egiteko moduko ariketak dira, haur, gazte edo heldu. Emaitza guztiek izango dute bere lekua gure itsasoan. Etxeko helduei dagokie txikien neurrira lanak egokitzea eta behar dute laguntza eskaintzea, lan arriskutsuak (guraizeak…) ekidinez…
2.- Erakusketarako erabiliko diren pote, botila eta ontziek garbiak egon behar dute. Ezertan hasi aurretik ongi garbitu
3.- Kontua berrerabiltzea da eta plastikoaren erabileraz kontzientziazio lana egitea beraz, ez sortu zabor gehiago, daukaguna erabili.

Hona hemen lehenengo ariketa (datozen egunetan, ariketa gehiaho proposatuko ditugu):

Anemonak eta algak

Jarraitu beharreko pausuak:
– Botila hartu eta kontu handiz ipurdia moztu
– Botilaren lepoa osorik utziz gainontzekoa moztu bakoitzak gustuko duen forman, zati zabalagoak    edo estuagoak, forma biribilagoak, hosto formak…
– Aukerakoa: oso tira finak mozten badira, ilea lehortzeko sekadora baten berotasuna baliatuz tirak kiribildu egiten dira, anemona efektu polita lortuz.

  • OHARRA: Etxean egindako eskulanak gorde mesedez, gero osatuko dugun erakusketan jarri ahal izateko.

BIDALI ZURE ESKULANAREN ARGAZKIAK INFO@DANBOLIN.EUS HELBIDERA EDO 722 60 92 65 TELEFONO ZENBAKIRA.

Hemen adibide batzuk:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide