Albisteak

Heiko Mateos hirugarren postuan sailkatu da Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketan

Viveros San Anton-Exclisivas Mardu taldea sari banaketan (Argazkia: Aitziber Mata)

42:48 minutu behar izan zituzten erlojupekoa amaitzeko.

Viveros San Anton-Exclusivas Mardu taldeko txirrindulariek hirugarren postua eskuratu dute Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketan. Talde horretako kidea da Heiko Mateos txirrindulari arroarra. Duela bi urte jokatutako txapelketako talde bera atera da aurten ere. Arroarrak hirugarren postua lortu du. 42:48 minutuko denborarekin amaitu zuen taldeak Legorretako froga.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide