Albisteak

Hurrengo bi larunbatetan izango da Iraetako tren txikian ibiltzeko azken aukera aurten

Martxoaren hasieran abiatu zuten Iraetako tren txikiaren aurtengo denboraldia Iraetako Trena elkarteko kideek. Ordutik, hamabostean behin ireki dute tren txikiaren zirkuitua, eta larunbat honetan, hilaren 18an, izango da hurrengo saioa. 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik tren txikiaren ibilbidea. Haurrek zein helduek dute Iraetako trenean ibiltzeko aukera, bi bueltako bidaia euro bana ordainduta.

Larunbat honetako saioaren ondoren, hilaren 25ean irekiko dute tren txikia azken aldiz aurten, eta horrela emango diote amaiera denboraldiari.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide