Ikasturte berriko asanblada irekia egingo dute gaztetxean

Zestoako Gazte Asanbladak bilera irekia egingo du bihar, asteartea, arratsaldeko 18:30ean. Gaztetxearen funtzionamenduaren eta jardunaren inguruan arituko dira saioan. Gaztetxeko kideek herriko gazteak animatu dituzte asanbladan parte hartzera.