Albisteak

Immigrazioarekin lotutako zurrumurruen aurkako bigarren formakuntza saioa izango da gaur arratsaldean

Joan den asteartean hasi zen immigrazioarekin lotutako zurrumurruen aurkako formakuntza saioa. Gaur arratsaldean izango da bigarren hitzordua. Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak ‘Kulturartekotasuna. Erronkak, bideak, aukerak…’ hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 18:00etan hasita, Alonderon.  Formakuntza zikloarekin amaitzeko, Asier Gallastegi Korapilatzen aholkularitza elkarteko zuzendariak ‘Zurrumurruak desegiten, pertsonekin konektatzen’ saioa emango du hilaren 21ean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide