Albisteak
Indarkeria matxistaren eta diskurtso ukatzaileen aurkako konpromisoa adierazi du Zestoako Udalak
— 2024-11-25Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Zestoako Udalak ohar bat igorri du indarkeria matxistari buruzko diskurtso ukatzaileak irmo arbuiatuz. Nabarmendu dutenez, diskurtso horiek emakumeen aurkako egiturazko indarkeria minimizatzen dute eta gizonak biktimizatzen dituzten ideiak sustatzen dituzte.
Udalak narratiba horien eraginaz ohartarazi du, bereziki gazteen artean eta eremu digitalean, eta horiei tokiko sareen, hezkuntza-programen eta Hezkuntza Sailarekiko lankidetzaren bidez aurre egiteko konpromisoa hartu duela. Gainera, beste udalerri batzuekin sarean egiten duen lana indartuko du, jarrera ukatzaileak geldiarazteko eta berdintasuna sustatzeko.
Irakurri testu osoa udalaren webgunean:A25 indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira Zestoako Udalaren adierazpen instituzionala
Udalak, herrian antolatutako ekitaldietan parte hartzera animatu ditu herritarrak, eta indarkeria matxistarik gabeko gizartearekiko konpromisoa berretsi du.
Egin zaitez bazkide