Albisteak

Ipuina osatzen

Esperimentu berri batekin gatozkizue oraingoan. Osatuko al dugu denon artean ipuin bat? Denon artean, bai, haur, gazte eta heldu. Guk ipuinaren hasiera botako dugu eta Danbolineko webgunean iruzkinak eginez joango gara istorioa sortzen. Zer iruditzen zaizue?

Aurreneko ipuin hau etxeko txikienentzako modukoa izatea nahiko genuke eta esperimentua ondo ateratzen bada zaharxeagoentzat egingo dugu beste saiakera bat aurrerago, ados?

Danbolinek eman dio hasera baina ez dakigu ze bide hartuko duen beraz… bidean erabakiak hartzen eta moldaketak egiten joateko lizentzia hartzen dugu guregain

Oharrak:

– Zestoa kaskoan edo auzoren batean kokatuko da ipuina.

– Lagun bakoitzak esaldi bakarra idaz dezake.

– Esaldiren bukaeran idazlearen izen abizenak jarri beharko dira.

– Ez da irainik onartuko.

—-

Hauxe aurreneko ipuinaren hasiera:

“Bazen behin Covid izeneko munstro txiki bat…

Ipuina osatzen doa…

Araitz: Ertxingo kobazulo batean bizi zena
Josune Izeta Aizpurua: Oso urrutitik heldu zen Zestoara, auskalo nola, baina oraindik indartsu sentitzen zen eta herritarren zelatan zebilen izua eta ezin egona zabaltzen bazterretan….
Jare Arrizabalaga: Egun batean, neskatila sudur gorri batekin egin zuen topo
Sorkunde Etxezarreta: eta salto batean, bere eskuineko sorbalda gainean jarri zen.
Aitor: Eta munstro txikiak esan zion aurpegi alaia jarri zion umeari: -bazen garaia haurren bat ikusteko kalean! Non sartu zarete?
Naiara: Neska txikiak esan zion: “etxean sartuta egon gara, guraso eta anai-arrebekin jolasten, margotzen, haserretzen…dena presarik gabe egiten! Pila bat sukaldatu dugu!! Egun batean kalera irtetzea arriskitsua zela esan ziguten eta ordutik etxean egon gara!!”

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide