Iraurgi Berritzenek Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean burutu du 345 ETE berritzaile akreditatzeko bosgarren jardunaldia

Eskualde ezberdinetan antolatzen ari diren 9 jardunaldietatik, gaur ospatu da Azpeitian bosgarren jardunaldia. Ekitaldian egon dira Begoña Beobide, Iraurgi Berritzeneko zuzendaria, Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria eta Gotzon Bernaola, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ko Enpresa Berrikuntzarako koordinatzaile nagusia.

Topaketen helburua da 345 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan, eta Iraurgi Berritzen Hazinnova agente bezala, parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Topaketa honetan Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena eta Debagoienako 48 enpresek jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren. Horien artean izan dira Urola Erdiko 10 enpresa: Alberdi Mekanizatu Lanak, Erlo Taladros y Roscadoras, Ibermach Special Machinery, Konberbi, Uralmek, Codis Mobiliario, MkCoin Worldwide, Credeblug, Diatec Tools International, eta Marmoles Aztiria enpresak.

Iraurgi Berritzenekin elkarlanean antolatutako jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Iraurgi Berritzen, AFM, ASLE, Elikaduraren Clusterra, Debagoienako Mankomunitatea, Debegesa, GAIA, Urola Kosta e Innobasque.

Hazinnova programaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide