Izurrite garaiko hauteskundeei begira

 

Euskal Herriko legebiltzarra osatzeko bozketak irailean zuten bere urte muga, baina zerbait aurreratu  eta  uztailak 12an egitea erabaki zuen Lehendakariak.  Bozketara deitzeko ahalmena berea da eta  izurriteak sortutako urduritasuna gaindituta izango zelakoan  deituko zituen seguruenik.

Konfinamendu garaiko  urduritasuna gainditu dugu bai, baina oraindik izurritea sortu duen birusa gure artean dabil eta hau saihesteko ahaleginetan dabil biztanlea eta ez nuke esango hauteskundeekin pentsatzen zegoenik.

Nik aurreratu ez, atzeratu  egingo nituen  normaltasun  egokiago bat iritsi arte, egoera lasaian hobeto egiten baita   kanpaina, eta   alderdi bakoitzaren proposamenak  aztertu ere  bai. 

Bozketa bereziak izan direla ezin ukatu,  maskara jantzita eta  tartea gorde behar,  nekez ahaztuko ditugu hauteskunde hauek nire ustez.  Posta bidez bozkatzen zen  kopurua asko handitu da  eta abstentzioa ere berdin,  kutsatzeko kezka  zegoen itxura du honek. 

Ez da obligazioa, baina herritar zibilizatu baten egin beharrekoa dela esango nuke bozkatzea eta nik  aurten ere bete dut agindu hau. Egia esan  bozketa hauetan beste urteetan bezain alaitsu ez naiz sentitu; beti duzu kezka  barruan, naiz eta segurtasun arauak  ondo bermatu bozkatzea. Baina  buruak egiten dituen lanak  direnez,  uxatu egin behar.

Dena den, demokraziaren oinarrietako bat, herriko  gehiengo batek agintariak aukeratzea da eta   egoera egokiena izan edo ez, herriak  bozkatu du. Bozkatu eta  aukeratu ere bai   zerrendako hautagaiak, eta  herriaren hitza sakratua  da  demokrazian. Esan behar osatzen den gobernuak  erronka handia duela aurretik, izurritea eta honek sortu duen krisia kudeatzen. 

Egunero eztabaidan ibili diren gaiak dira orain arte aipatu ditudanak ,  baina  idatzi honen   helburua  Aizarnako bozketak utzi dizkigun emaitzak jasotzea  da eta  jarraitu dezadan berauekin. 

Emaitzei  begiratu eta  orokorrean ez dut aldaketa handirik ikusten Aizarnan, alderdi bakoitzaren boto kopuruak ez dute aldaketa nabarmenik. Nabaritzen dena abstentzioa da, gora egin baitu azkena egin zirenekin   konparatuta.

Ohiturarekin jarraituaz Aizarnako mahaian jaso diren emaitzak argitaratzen ditut behean, Zestoa osoan jaso direnekin batera, ea denen helburuak asetzen dituzten. 

 

Zestoa osoko parte-hartzearen ehunekoa (%)— 57,92 

Aizarnako parte-hartzearen ehunekoa (%)——–58,3

 

ZESTOAN GUZTIRA————————————————–AIZARNAN  GUZTIRA

 

  • EH Bildu: 844————————————————————-95
  • EAJ-PNV: 614————————————————————–41
  • PODEMOS-AHAL DUGU/EZKER ANITZA-IU: 60——————6
  • PSE-EE: 41——————————————————————2
  • EQUO BERDEAK: 7——————————————————-0
  • PP+Ca: 4———————————————————————0
  • AULKI ZURIAK: 2———————————————————-0
  • VOX: 2————————————————————————0
  • PACMA: 2——————————————————————–0
  • PUM+J: 1———————————————————————0
  • BOTO ZURIAK: 14———————————————————1
  • BALIOGABEAK: 7———————————————————-0

                                                           Jon Egiguren




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide