Albisteak

Jaka-Zabaleta eta Irribarria-Albisu bikoteek jokatuko dute ostiraleko pilota partida

Zabaleta (Argazkia: Aritz LOIOLA/FOKU)

Amabirjin jaietako profesionalen pilota jaialdia izango da ostiralean, iluntzeko 22:00etan hasita, kiroldegian. Bi partida jokatuko dira, lagunartekoa eta Masters Caixabank txapelketako play offa. Aurreneko partidan,  Alberdi eta Aranguren, Egiguren V.a eta Rezustaren aurka arituko dira. Bigarren partidako pilotariak, berriz, erabakitzeke zeuden, baina dagoeneko badakigu nortzuk jokatuko duten kanporaketa: Jaka eta Zabaleta, Irribarria eta Albisuren aurka arituko dira.

Pilotazaleek eskura ditzakete jaialdirako sarrerak turismo bulegoan edo entradasfronton.com atarian. Egunean bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera, iluntzeko 21:00etatik aurrera, kiroldegiko leihatilan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide