Albisteak

Jarduera fisikorako eta kirolerako jarraibideak zehaztu ditu Jaurlaritzak

Zalantza asko sortu dira kirola egiterako orduan jarraitu beharreko irizpideen inguruan. Besteak beste, eskola kirolaren inguruko informazioa edo jarduera fisikoa aire zabalean nola egin behar den zehaztu du Eusko Jaurlaritzak galdera erantzun bidez:

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

– Egin al daiteke jarduera fisikoa eta kirola taldeka (korrika egitea, bizikletaz ibiltzea? Ez, gorputz- eta kirol-jarduera , bakarrik egin ahal izango da bakarka edo bizikideek in. Nolanahi ere, igerilekuetan izan ezik, hiri-inguruneetan banakako jarduera fisikoa edo kirol-jarduera maskaraz egin beharko da.

– 6 pertsona baino gehiagoko taldea bagara, ezin dugu denok batera kirola egin aire zabalean? Ez. Gorputz- eta kirol-jarduerak banaka edo bizikideekin egingo dira.

– Nahitaezkoa al da maskara erabiltzea jarduera fisikorako eta kirolerako? Hiri-inguruneetako jarduera fisiko eta kirol-jarduera guztietan maskara erabili beharko da. Maskara ez da derrigorrezkoa mendi ibilaldietan.

– Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea udalerrian eta ondoko udalerrian oinez edo bizikletaz ibiltzeko? Bai, nahitaezkoa da.

– Baimenduta al dago ehiza-jarduera modalitate guztietan, bai eta ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jo las-arrantza ere, modalitate guztietan? Bai, baimenduta dago bizilekua den herria edo mugakideetan, betiere pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia errespetatzen bada.

– Nahitaezkoa al da maskara erabiltzea ehiza-jarduera guztietan, bai eta ibaiko, itsasoko, kiroleko eta aisialdiko arrantza ko modalitate guztietan? Bai, nahitaezkoa da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5
metrokoa izan.

– Zein da baimendutako edukiera kirol-eremuetan, patinaje-pistetan (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko espazioetan? Esparruaren azalerako 4 metro koadroko gehieneko edukieran pertsona

– Nori dagokio erabilera publikoko espazio horiek antolatzea, bai eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere? Udalerriei dagokie.

– Mugakide duzun udalerrira jan zaitezke jarduera fisikoa aire zabalean egiteko? Bai, aire zabaleko jardera fisikoa egin daiteke zure udalerrian edo aldamenekoan. Bertara joateko zure ibilgailuan joate baimenduta dago.

KIROL-INSTALAZIOAK (lgerilekuak barne)

– Baimenduta al dago kirol-instalazioetan banaka kirola egitea? Bai, instalazioaren berezko protokoloak errespetatuz. Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak itxiko dira.

– Baimenduta al dago kirol instalazioetan kirola taldeka egitea? Ez, taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da. Kirola, bakarka bakarrik egin ahal izango da. Ezin izango da kiroldegiko kantxak, frontoiak , etab., alokatu kirola taldeka egiteko. Bizikideak salbuesten dira salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak , Dekretuak ezarritako neurriak jarra ituz, betiere maskara erabilita, gehienez 6 laguneko taldeetan, pertsonen arteko segurtasun distantzia eta %40eko edukiera errespetatuz.

– “Kirol-klubetarako” baimendutako jarduera programatuek ahalbidetzen al dute eskubaloiko, futboleko, teniseko, igeriketako edo beste edozein modalitatetako klub batek jarduera programatuak edo entrenamendu koak antolatzea?
Ez. Dekretuak “gimnasio, kirol-klub, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak” aipatzen ditu, beraz, ez daude baimenduta kirol-kluben jarduerak, baizik eta kiroldegi edo gimnasio bezalako instalazioak dituztenak eta normalean programatutako jarduerak eskaintzen dituzten kirol-klubenak.

– Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea gimnasioetan programatutako ikastaroetan edo jardueretan? Bai. Dekretuak baimendutako taldeka egiten diren kirol-jardueretan, hala nola gimnasio, kiroldegi…programatutako ikastaroetan edo jardueretan , maskara erabiltzea nahitaezkoa da uneoro.

– Zein da kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, baimendutako gehieneko edukiera? Baimendutako gehieneko edukieraren %40 izango da

– Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke? Ez, debekatuta dago kirol-instalazio guztietako dutxak eta aldagelak erabiltzea, igerilekuetako kirolariek erabili behar dituzten aldagelak izan ezik.

– lkastaroak edo jarduerak taldeka egin daitezke? Gimnasioetan, kirol-klubetan , igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak bakarrik egin ahal izango dira, betiere maskara erabiliz, 6 laguneko taldeetan gehienez, eta aforoa edukieraren ehuneko 40ra mugatuta badago.

– Klase batean talde bat baino gehiago egon daitezke aldi berean? Bai, baldin eta %40eko gehieneko edukiera gainditzen ez bada, maskara erabiltzen bada, taldeen arteko distantzia errespetatzen bada, ondo mugatuta badaude eta taldeen arteko harremanik ez badago.

– Taldeko arduradunak izan al dezake harremanik kirolariarekin? Ez, kontaktua ez dago baimenduta inoiz.

– Pertsona bat izan daiteke talde bat baino gehiagoren arduraduna aldi berean? Bai, pertsona bat talde baten baino gehiagoren arduraduna izan daiteke.

– Talde adina arduradun egon al daitezke? Bai, talde bakoitzean arduradun bat egon daiteke, eta ezin da haien artean kontakturik izan.

– Zein da kirol-instalazioak irekitzeko eta ixteko baimendutako ordutegia? lnstalazioak goizeko 6:00etatik aurrera ireki ahal izango dira jendearentzat eta 21:00etan itxiko dira . Ordu horretatik aurrera, langileek geratzen den barne­ jarduerak egin ditzakete.

ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETA PROFESIONALAK ETA ERDI PROFESIONALAK

– Zeintzuk dira baimenduta dauden lehiaketak? Urriaren 26ko 36/2020 Dekretuan lehiaketa profesional eta erdi-profesional gisa izendatutakoak baimentzen dira.

– Zeintzuk dira lehiaketa profesionalak? Futbolean Santander eta Smartbank Ligak eta saskibaloian Endesa Liga (ACB). Baita Liga hauetan parte hartzen duten taldeen nazioarteko lehiaketak ere.

– Zeintzuk dira lehiaketa erdi-profesionalak? Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak maila absolutua.

– Absolutua baino kategoria txikiagoko kirolariak erdi-profesionaltzat har daitezke lehiaketa horietako batean parte hartzen badute? Ez, inola ere ez.

– Zeinek entrenatu dezakete talde-mugarik gabe eta mugikortasun- murrizketarik gabe? Lehiaketa profesionaletan eta erdi-profesionaletan parte hartzen daudenak. Basque Team-eko kirolariak eta teknikariak; eta goi-mailakotzat izendatutakoak .

– Derrigorrezkoa alda maskara erabiltzea? Kirol profesionalean edo erdi-profesionalean maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, jarduera fisikoa egiteko berariazko unean izan ezik.

– Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldagelak erabil daitezke? Lehiaketan murgilduta dauden kirolari profesionalek eta erdi-profesionalek aldagelak erabil ditzakete. Betiere, edukiera eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 m-koa dela errespetatuz. Edonola ere, espazio horretan airea berritzeko sistema bat eduki beharko da.

– Joan al daitezke erakundeko teknikariak (klubeko arduraduna , osasuneko arduraduna, entrenatzaileak) beren eginkizunak betetzera, nahiz eta beren bizilekua ez izan lan egiten duten erakundearen egoitza bera? Udalerri mugakideen kasuan, normaltasunez joan ahal izango da. Teknikariak mugakidea ez den udalerribatean bizi badira, erakundearekin lan­ harremana edo erakunde ordezkaritzako harremana badute soilik joan ahal izango dira.

ENTRENAMNDU ETA LEHIAKETA FEDERATUAK

– Entrenatu dezake kirolari federatu batek? Bai, bakarka bakarrik entrenatu dezake. Ezin da taldean entrenatu.

– Lehiatu dezake kirolari federatu batek? Ez, eten egiten da aurreko puntuen arabera profesionaltzat edo erdi­ profesionaltzat hartzen ez den lehiaketa oro.

– Joan al daiteke kirolari federatu bat bizi den udalerritik edo udalerri mugakidetik kanpo entrenatzera? Ez, norbere udalerrian edo ondoko udalerrian bakarrik entrenatu ahal izango da, betiere bakarka egiten bada.

– Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da? Bai, une oro.

ESKOLA KIROLA

– Zer jarduera egin dezakete eskola kirolean parte hartzen duten umeek? Eskola Kirolaren Programan izena emanda dauden erakundeetan (kirol klubetan, guraso-elkarteetan eta ikastetxeetan) irakaskuntzako barne-jarduera guztiak (entrenamenduak) bertan behera geratzen dira.

– Eta lehiaketa? Eskola-adineko kirolariei zuzendutako lehiaketa guztiak, federatuak barne, etenda daude.

LEHIAKETAK, KIROL EKITALDIAK ETA IKUSKIZUNAK

– Zein da eskumena duen erakundea lehiaketa garatzeko baimena eman behar duena? Baimena ematea bidezkoa denean, erakunde eskuduna egoera arruntean eskuduna dena izango da.

– Joan al daiteke lehiaketa,ekitaldi edo kirol-ikuskizun bat ikustera? Ez, debekatuta daga jendeak kirol-ekitaldietara joatea .

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide