(Literalki) atzo arratsaldean bertan:
— 2019-03-08Gauzak aldatzen doazela dirudi, kontzienteago garela baina…
1.- Guraso elkartea eta eskolako iraunkorreko bilera; 8 lagun, gizonezko bat (diruzaina).
Normalean ez du etorri beharrik izaten eta denok emakumezkoak* izaten gara.
2.- Nire adineko neska batek esan zidan amona bat zaintzen duela eta nola utziko duen ba bakarrik.
Etxekoek moldatu behar izatekotan, biloba neskek zaindu beharko zutela eta.
3.- Lagun bat erosketak egiten ikusi dut presaka. Senarrak ostegunero sozidadean afaria izaten omen du eta.
Zoragarri deritzot, nahiago nuke neu banintz astero lagunekin elkartzen den hori.
Zuek ezagutzen duzue emakumezkorik* (etxean gizona umeekin utzita edo gabe!) astero afaritarako lagunekin elkartzen dena? lastima!
4.- Agian ez da horrela publiko egitekoa, barkatuko al dit berorrek, baina zer pentsatua eman dit. Alderdi bateko zerrendaburuak atzo esana: gizonezkoez bakarrik osatu nahiko bagenituzke zerrendak, onez gero bost bete genituen. Baina, emakumeak* nahi ditugu, beraien indarrean (…) sinisten dugulako eta gainera, zerrendaburua gizonezkoa izaki, oraindik eta arrazoi gehiagorekin.
Baina emakumeei* gehiago kostatzen zaigu oraindik baiezkoa ematea. Hausnarketarako
5.- Anaia eskaini zait, greba egin behar duela eta, nahiko banu, umeak zaintzeko. Zenbat dilema, zenbat zalantza…
Alde batetik diot, umeak nireak dira, umeez gozatu egiten dut nik (teorian behintzat, ez beti noski), norbait behar ote dut ba?
Gizon batzuk greba egin dute emazteek “jai” egin dezaten. Gaur bakarrik? jai egun pertsonala hartuta? ojo! Ez daitezela gaur seme alabez saturatu eta asteburuan liberatu.
Emakume* batzuk ere greba ez, oporretatik hartu omen dute jai egun bat, bestela lehen ere soldata baxuak eta gainera gehiago kendu egin behar badigute.
Establezimendua duen bati entzun diot, nik niregatik ez nuke egun osoan itxiko baina…
Beste batek esan dit egoitzan zerbitzu minimoak egingo dituztela baina hori ia eguneroko normaltasuna dela, marka dek!
Ordubeteko geldialdia erraz egiten dugu baina egun osokoa?
Zenbat gauza nahasten dituen greba batek, zenbat gauzez pentsarazten gaituzten, konturarazten…
Eta horregatik dira hain beharrezkoak!
Egin zaitez bazkide