Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren larunbatean hasita Iraetako futbol zelaian Atletismo topaketak egingo dira. Hiru jardunaldi izango dira guztira, maiatzak 13, 20 eta 27an.
Atletismo Topaketak goizeko 9:30ean hasiko dira eta lehenengo lana taldeak banatzea izango da. Ondoren lehen lasterketa korrituko dute futbol zelaiaren bueltan. Gero, taldeak txandakatuz beste bost proba egingo dituzte: pisua, altuera, jabalina, 60m lauak eta 60m hesiak. Amaitzeko, atleta txikientzat probarik politena izango da, erreleboak.
Topaketa hauetan benjamin, alebin eta infantil kategorietako neska-mutilek hartuko dute parte.
IRUZKINDU