Albisteak

Migratzaileentzako sakelako telefonoak biltzeko kanpaina jarri du martxan Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle talde batek

Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarteratze zikloko hainbat ikaslek migratzaileentzako eskuko telefonoak biltzeko kanpaina jarri dute martxan. Zikloko ikasleak Irungo Harrera Sareko kideekin harremanetan jarri ziren migratzaileen errealitatea gertutik ezagutzeko eta hortik sortu da ekimena.

Uztarriak jakinarazi du, ikasleak Harrera Sarekoekin elkartu ondoren jakin zutela etorkin askok zailtasunak izaten dituztela Interneta duen mugikor bat eskuratzeko eta tresna hori beharrezkoa dutela familiarekin kontaktuan mantentzeko. Horregatik, haiei laguntzeko asmoz, sakelekoak biltzeko kanpaina hasi dute. Azpeiti, Azkoiti eta Zestoako taberna eta saltokietan ari dira jasoketa egiten. Zestoan, Portale tabernan utzi daitezke mugikorrak, azaroaren 5era arte. Ikasleek herritarrak animatu dituzte etxean soberan dituzten sakelakoak gune horietara eramatera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide