MINTZALAGUN IZATEAK SARIA DU!
— 2021-03-01Oraingoan Mintzalagun egitasmoan betidanik dabilen Isabel Ruizi egokitu zaio Euskal Herrian dauden 11.000 mintzalagunen artean zozketatu den saria. Kaxa ederra lortu du benetan: agenda, egutegia, betaurrekoak, poltsa… Zorionak eta disfrutatu!
Isabel 2017 urtean hasi zen Mintzalagunen parte hartzen, bere semeen inguruko beste bi amarekin elkartzen da ostiralero. Berak dioenez, bere haurren inguruko gurasoekin euskaraz bizitzeko balio izan dio egitasmoak. Izan ere, eguneroko eszenatoki izan ditu Isabelek parkea eta haurren bueltan ibiltzea eta, bide batez, euskaraz gehiago hitz egiteko aukera paregabea baliatu du.
Are gehiago, aurten bidelari izateaz gain, beste talde batean bidelagun rola hartu du, hau da, Mintzalagunen eta AEK-n pasatako ordu eta ahaleginek izan dute fruitua Isabelengan. Bejondeizula!
Zuk ere zure hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi? Zain daukazu Mintzalagun.
Egin zaitez bazkide