Mintzalagun programa martxan jarriko dugu Zestoan ere

Inguruko herrietan martxan urteak daramatzan egitasmoa da Mintzalagun Programa, baina aurten abiatuko du ibilbidea gure herrian. Gaur arratsaldeko 19:00tan izango da egitasmoaren aurkezpena, Gurutze Jubilatu tabernan. Aurkezpenaren baitan, Barry Barrez irlandar-euskaldunaren “Txintxo ibili” bakarrizketa saioa izangoa da eta,  jakina, mokadutxorik ez da faltako!
Jarraian duzue bakarrizketaren inguruko informazio pixka bat:
Imajina ezazu beste herrialde batean zaudela, bakarrik, ez zara ezertaz enteratzen, ez duzu tutik ere ulertzen, herrimina sentitzen duzu. Hori da Barryri gertatu zitzaiona bere lehenengo egunetan Euskal Herrian. Nola moldatuko zinateke? Urteak pasa dira eta orain, Barry Barrezek bizitzaren inguruko hausnarketa egiten du, Euskal Herrian adaptazio prozesua azalduz eta, batez ere, euskara ikasteko jarraitu duen bide bitxia. Gure herrialdeko bazter desberdinetan izandako abenturei buruz hitz egingo digu, bakarrizketa euskaraz eginez, oroimenez beteriko eskusoinu bereziaz lagunduta.
Gaur 19:00etan Gurutze Jubilatuen tabernan ikusiko dugu elkar!
Bideoa: Barry Manleyri elkarrizketa, Kike Amonarrizek.