Albisteak

Naroa Agirrek hiru domina eskuratu ditu Europako Pilota Txapelketan

Moitan (Portugal) jokatu da Esku Pilota Konfederazio Internazionalak antolatutako Europako Pilota Txapelketa. Naroa Agirre arraoarra bertan izan da Euskal Selekzioarekin eta guztira, hiru domina eskuratu ditu, hiru modalitate ezberdinetan. Joko Internazionalean brontzezko domina lortu du. Pilota Portuguesa kategorian, aldiz, Europako txapeldun izan da Agirre eta bere taldeka eta azkenik, One Ball kategorian brontzezko domina eskuratu dute.

Zorionak!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide