Negozioen eskualdatzearen erronka

  • Iraurgi Berritzen Garepen eta Berrikuntza Agentzia Eskualdatzea gaia lantzen hasi da.
  • Merkataritza, Enpresa eta Gremioen jardueratan zentratuko da.
  • Udazkenera begira eskualdeko aholkularitza etxeei zuzenduta, formakuntza saio bat antolatuko du.

Iraurgi Berritzen, eskualdeko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Establezimenduen Eskualdatzea ardatz hartuta lan lerro ezberdinak jarri ditu abian.

Eskualdean, kezka sortzen duen egoera bati erantzuna ematera dator ekimena. Azken urteetan, ekonomikoki errentagarriak izanda ere izaera ezberdineko establezimendu ugarik itxi ditu bere ateak. Hauetako asko, errelebo edo jarraipen ezagatik itxi dira honek eskualdeko herriguneetan, enpleguan nahiz ehun ekonomikoan duen eragin nabarmenarekin.

Hau dela eta, ekimen honen helburua, egun eta etorkizun hurbilean eskualdatzeko nahian egon daitezkeen establezimenduak identifikatu eta prozesuan zehar hauen bidelagun izatea lortu nahi da. Besteak beste, Iraurgi Berritzenek, oinarrizko aholkularitza eskaintzeaz gain, eskualdatze gaietan adituak diren eragileekin bitartekaritza eskainiko du.

Hiru jarduera desberdinetan zentratuko da GipuzLan-Eskualdatzea izena duen ekimenaGipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin -, Merkataritza establezimenduak, industria empresa txikiak eta eraikuntzako gremioetan hain zuzen ere.

Lehen lan lerroak merkataritza arloan jarri dira abian. Besteak beste, azken hilabeteetan “Autonomoen erretiroa”, “Negozioen balorazioa eta eskualdatzea” edota “Berrikuntza diagnostikoak merkataritzan” jardunaldiak ospatu dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako merkataritza elkarteekin – Herrixen, Bertan eta Zestoan elkarteak- elkarlanean. Era berean, merkataritza elkarteekin lankidetzan, merkataritza arloan eskualdatze gaiak lantzeko lan talde zehatza sortu da.

Datozen hilabeteetan, GipuzLan-Eskualdatzea ekimen honi lotutako ekintzak industria enpresa nahiz eraikuntza gremioetara hedatzea aurreikusten da.

Bitartean, eskualdean, eskualdatzeko interesa izan dezaketen establezimenduek Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziara jo dezakete aholkularitza jasotzera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide