Albisteak

Pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzeei ekingo diete datorren astelehenean

Covid-19ak eragindako krisiaren eraginez hilabeteetako etenaldia izan dute pentsio, osasun eta zerbitzu publiko duinak aldarrikatzeko elkarretaratzeek. Datorren asteleheenetik aurrera, jubilatu elkarteak eta 3Z taldeak deituta, astero elkarteko dira, eguerdiko 12:00etan, Gurutzean. Bertaratzen direnek segurtasun distantziak errespetatu beharko dituzte eta musukoa jantzita eraman beharko dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide