Albisteak

[PUBLIZITATEA] ‘Koloreztatu gure herria’ lehiaketa jarri dugu martxan Kimubatekin elkarlanean

Zestoako balkoi eta leiho politenaren saria antolatu dugu Kimubatekin batera, Koloreztatu gure herria izenburupean. Herritar denak lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, jantzi dotore zuen etxeko balkoi eta leihoak!

Lehiaketa argazki bidez egingo da. Parte hartzaileek bere etxeko balkoi edo leihoetako argazkiak bidali beharko dituzte. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da info@danbolin.eus era edo 722 60 92 65 telefonora idatzita maiatzaren 10a bitartean.

Epaimahaia Kimubateko arduradunek osatuko dute eta originaltasuna, apainketaren kalitatea, armonia eta diseinua eta iraunkortasuna eta jasangarritasuna baloratuko dituzte. Bi sari izango dira: lehen saria Kimubaten gastatzeko 60 euroko opari txartela eta bigarrena, 30 euroko txartela.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide