Albisteak

San Juan egoitzako langile eta erabiltzaile guztiek negatibo eman dute PCR probetan

Pasa den astean Covid-19aren agerraldia izan zen San Juan egoitzan. Eguneko zentroko bi langile eta hiru erabiltzailek positibo eman zuten. Hori dela eta, eguneko zentroa itxita dago pasa den astetik. Aste honetan, egoitza eta tutoretzapeko langile eta erabiltzaileei PCR frogak egin dizkiete. Guztira 90 froga izan dira eta denak negatibo eman dutela jakinarazi berri du egoitzak. Elkar zaintzeko garaia dela azpimarratu dute egoitzako ordezkariak eta “errespetuz”, pertsona zaurgarrienek eta aiton-amonek “guztion konpromisoa” beharrezkoa dutela gaineratu dute.
Argazkia: San Juan egoitza



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide