Albisteak

Sesiarte, Santa Engrazia eta Ertxiña igoko dituzte zestoarrek ‘650 tontor’ egitasmoan

Santa Engrazia

Izan Bidea dinamikak antolatuta, 650 tontor igoko dituzte Euskal Herri osoan. Zestoan hiru aukera izango dira: Sesiarte, Santa Engrazia eta Ertxiña.

Maiatzaren 8an, egingo dute Izan bidea dinamikaren baitan antolatutako euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko ‘650 tontor’ egitasmoa. Euskal Herriko 650 tontor inguru igoko dituzte. Modu horretan, “elkarbizitzaren eta bakearen aldeko” herritarrak elkartu nahi dituzte.

Zestoan hiru tontor igotzeko aukera izango da: Sesiarte, Santa Engrazia eta Ertxiña. Sesiartera joateko irteera 8:30ean izango da, Santa Engraziakoa 9:00etan eta Ertxiñakoa 9:30ean. 11:00etan, parte hartzaile guztiek argazki bateratua aterako dute hiru gailurretan aldi berean.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide