Albisteak

‘Trapu Zikinak’ antzezlana ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Kultur Etxean

Lore More konpainia: Laura Villanueva, Maialen Diaz eta Mikele Urroz eta Lucia Ezkerra. Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Udalbiltzaren Guretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako Trapu Zikinak antzezlana eskainiko dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean.  Lore More konpainiak zuzendu eta idatzi du antzezlana eta Lucia Ezkerrak ekoitzi du. Antzezleak, berriz, Laura Villanueva, Maialen Diaz eta Mikele Urroz dira. Saioa doan izango da.

Sinopsia:

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.

Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak?

Eta indarkeriarenak?

Zeri esaten diogu “zikin”?

Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?

Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz…

Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide