Albisteak

[TTAK!] Elikadura etsai bilakatzean

Maria Zunzunegi eta Garazi Olaizola elkarrizketatu ditu Ihintza Elustondok Uztarriako azken zenbakian:

Maria Zunzunegi eta Garazi Olaizola; anorexia gainditutakoa bata, gaitz horrekin borrokan ari dena bestea. Biek bat egin eta gardentasunez aletu dute elikadura nahasteen errealitatea 2021eko ekaineko Uztarria aldizkarian.

2020ko martxoaz geroztik, etxean ohi baino denbora gehiago pasatu behar izan dute herritarrek, halabeharrez. Batzuk hobeto, besteak okerrago egokitu dira errealitate berri horretara, eta zenbaiten osasunean ere eragin du etxe-itxialdiak. Burua, norberaren barrua, izan da egoera horretan kaltetuena, eta askotariko nahasmenak ugaritu diren hein berean ugaritu dira elikadurari lotutakoak ere. Datuek hitz egiten dute: Acabe anorexia eta bulimiaren aurkako elkartearen arabera, elikadura nahasteekin lotutako kontsultak %50 ugaritu ziren iaz Gipuzkoan. Beste datu bat: 2020an, bikoiztu egin ziren elikadura nahasteari lotuta Google-en egindako bilaketak. Zifra horiek errealitatera ekarri ditu Maria Zunzunegi psikologoak eta elikadura nahasteetan adituak: “Izugarri ugaritu dira kasuak”.

Hainbeste pertsonari eragiten dion baina hain normaltasun gutxirekin lantzen den errealitate hori ezagutzeko, Maria Zunzunegi (Zestoa, 1988) eta Garazi Olaizola (Azpeitia, 2002) elkartu ditu hedabide honek. Psikologoa izateaz gain, urte askoan anorexiarekin borrokan ibilitakoa da lehena; bigarrena, berriz, gaitz horri aurre egin nahian ari da azken urteotan. Bide horretan, medikuen nahiz nutrizionistaren babesa izateaz gain, laguntza psikologikoa ere bilatu du Olaizolak; Zunzunegi ari zaio horretan laguntzen. Argi dago elkar ulertzen nahiz babesten dutela, borroka honetan bat eginda daudela. “Lehen unetik konektatu nuen Mariarekin; esperantza izpi hori ikusten lagundu zidan”.

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide