Albisteak

Txikia IV eta Azurmendi txapeldun Sherpa.ai Binakako Aizkora Txapelketa Nagusian

Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatu da gaur kiroldegian. Lehen mailako eta promozio mailako aizkolariak izan dira bertan. Lehen mailan egin beharreko lana, 6 kanaerdiko, 60 ontzako 6 enbor eta 2 oinbiko ebakitzea zen. Txikia IV eta Azurmendi gailendu dira 30 minutu eta 7 segundoko denborarekin. Bigarrenak bikoteak, Otaño eta Mugikak 31 segundo gehiago behar izan ditu lana bukatzeko. Hirugarren sailkatu dira Larrañaga eta Jauregi 31:56ko denborarekin eta Ugaitz Mugertza eta Larrea IIIak 32 minutu eta 22 segundo behar izan dituzte.

Promozio maila jokatu da aurrez, lau kanaerdiko eta lau 60 ontzako ebaki behar zituzten eta Julen Kañamares- Julen Olano bikoteak 15 minutu eta 30 segundo behar izan dituzte, Eneko Saralegi eta Pellejerok 15:44 eta Eloy Corchero-Aratz Mugertza bikoteak 16minutu eta 2 segundo.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide